Hiru ipuin kontaketa izango dituzte umeek Zaldibian azaroan
Ostiralean hasiko da sorta. Hurrena, Igerabide eta Añorga etorriko dira.
Zaldibiako eskola-umeentzat hiru ipuin kontalariren saioak izango dira, azaroan zehar. Denak Karreane kultur etxean dira, eskola-orduetan. Ostiralean izango da lehenengo emanaldia, eta Oghoghok eta laguntzaileak LH2ko ikasleentzat kontatuko dute ipuin bat (10:00etan, Karreanen). Azaroaren 20an, astelehena, Juan Kruz Igerabide LH3 eta 4koentzat ariko da, bi saiotan. Hilaren 23an, berriz, Pello Añorgak HH5eko eta LH1ekoei kontatuko die.