Josu Urrestarazuren bigarren txapela mendi duatloian
Nahiz eta Urrestarazuren bolada ona amaitu, garaipena lortu zuen larunbatean, eta 2023ko zirkuituko txapela lortu du.
Josu Urrestarazu idiazabaldarrak larunbateko EHMDZ-n (Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua) garaipena eskuratu zuen. Ez zen edonolako garaipena izan, izan ere, garaipen honek, sailkapen orokorreko lehen postua ziurtatu baitzion. Eta, hori gutxi balitz, bigarren urtez lehiaketako txapela eskuratzea lortu du.
Duela gutxira arte, hamahiru lasterketa jarraian irabazten zioan Urrestarazu, baina aurre hartu zioten. Hala ere, ez du inongo momentuan amore eman eta larunbatean lortutako garaipena horren isla da. «Denboraldi estu bezain zirraragarri honi pastelaren ginga jartzeko ere balio izan zuen; borroka, konstantzia eta burututako lan gogorra sarituz».
Orain, igandean, Donostiako Behobian parte hartuko du.