Frontoitik atera gabe ginkana egingo dute Zerainen
Larunbatean, 17:00etan, Zeraingo frontoian. Binaka zein bakarka izen emateko aukera.

Larunbatean Zeraingo frontoian ginkana egingo dute 17:00etan. Lau modalitate egongo dira: futbolina, futbolin paletak, mahai tenisa eta igela. Udaletxean eta harremanetarako helbidean idatzita eman daiteke izena. Hala ere, egunean bertan ere apuntatzeko aukera egongo da, bikoteka zein bakarka.