Goierriko lexikoa landuko dute Onomastika elkartearen topaketan
Amurrion egingo du elkarteak 5. topaketa, azaroaren 10ean eta 11n, 'Hitzak eta izenak: historiaren eta bizitzaren lekukoak' izenburupean. Aitor Azpiazuk irekiko du, bihar, hitzaldi-sorta.
Legazpin 2022ko apirilean garatu zen 'Onomastika eta burdina' jardunaldi akademikoan parte hartu zutenak./Aimar Maiz Onomastika Elkarteak urteko jardunaldiak Amurrion (Araba) egingo ditu, aurten, azaroaren 10ean eta 11n. Hitzak eta izenak: historiaren eta bizitzaren lekukoak izendatu du topaketa, bosgarrena. Kongresuko hitzaldi-egitaraua irekitzeaz Aitor Azpiazu ormaiztegiar etnografo eta hizkuntzalaria arduratuko da, bihar, ostirala, 17:15ean.
Goierriko lexikoa… eta gehiago hitzaldia egingo du Azpiazuk. Topaketa bi egunetan garatuko dute, Amurrioko Parrokiako Katekesiaren aretoan. Ostiralekoaurreneko jardunaldian lau hitzaldi izango dira, eta biharamunean beste bost, tartean Joseba Sarrionaindia idazlearena edo Iago Irixoarena. Onomastika Elkartearen arduradunetako bat Jose Luis Ugarte legazpiarra da. Iaz, apirilean, Onomastika eta burdina jardunaldi akademikoa ekarri zuten Legazpira.
Edonork parte har dezakete jardunaldietan. Aurrez izena eman behar zen, urriaren 31rako (945 89 14 50; kulturetxea@amurrio.org).
Egitaraua. V. Onomastika Topaketa
Amurrion (Araba), Hitzak eta izenak: historiaren eta bizitzaren lekukoak izenburupean.
Azaroak 10, ostirala
- 17:00. V. Onomastika Topaketaren irekiera.
- 17:15. Aitor Azpiazu: ‘Goierriko lexikoa… eta gehiago’.
- 17:45. Josu Larrañaga: ‘Lexikoa ihartzen denean. Mutrikuko zenbait adibide’.
- 18:15. Atsedenaldia.
- 18:45. Jesus Mari Garaio: ‘Notas sobre el léxico histórico de Orozko’.
- 19:15. Amagoia Gezuraga: ‘Berbak eta berbakuntza Zamudion’.
Azaroak 11, larunbata
- 10:15. Saioaren aurkezpena.
- 10:30. David Peterson: ‘Las vecinas de doña Elfa’.
- 11:10. Joseba Sarrionaindia: ‘Berba hitzelak’.
- 11:50. Enusquera Elkartearen aurkezpena.
- 12:15. Atsedenaldia.
- 12:45. Josemari Sestorain: ‘Leitza aldeko hitz batzuen peskizan’.
- 13:15. Iago Irixoa: ‘Euskal lexikoa dokumentazio historikoan: Aro Berriko Gipuzkoako hainbat kasu’.
- 13:45. Mila Gabiola: ‘Amoton zeru mamu-mamua’.
- 14:00. Galderen txanda.


Legazpin 2022ko apirilean garatu zen ‘Onomastika eta burdina’ jardunaldi akademikoan parte hartu zutenak./Aimar Maiz













