Goiz batean, kalean, 1.052 euro bildu dira minbiziaren aurka ekiteko
Minbiziaren Aurka Gipuzkoa elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten herritar guztiei.

Nafarroa etorbidean jarri zuten postua.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Beasainen egindako urteko diru bilketan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Ondorengo helburuekin burutu zen ekimena: gizarteak minbizia duten pertsonei babesa ematea; ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte- langileekin konpromisoa hartzeko; eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzeko.
Larunbatean bildutako dirua «1.052,88» eurokoa izan zen, «ikerketara eta zerbitzuetara bideratuko dena».