Igor Rezola beasaindarrak Zinebi jaialdian parte hartuko du 'Ez bultza egin!' proiektuarekin
Zinema, musika eta artea uztartzen dituen proiektua da Ez bultza egin! (EBE) eta aurten ere Zinebi-Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. edizioan aurkeztuko duten proposamen berri batekin datoz. Lantalde handi bat aritu da elkarlanean. Igor Rezola beasaindarra da horietako bat. Proiektua zuzentzen jardun du, Mawatres-ekin batera. Larunbatean aurkeztuko dute, BBK Bilbao aretoan, 19:30etik aurrera.
Jaialdiaren 65. ediziorako aurkezten duten proposamena Katsuhiro Otomoren Akira filmean dago oinarrituta. EBEk Akira berrikusteko eta berrinterpretatzeko ariketa kolektibo bat egitea proposatzen du, kultura- eta arte-ekoizpen garaikidearen ikuspegitik.
Ondorengo partaideekin egingo dute ariketa hori: Erik Urano-Zar1, Akelarre Abesbatza, Los Voluble, Cris Arrazola Oñate-Arturo Fito Rodriguez, YDVST, Adrian Romero, M. Benito Píriz, J. Demsky, Mawatres eta Igor Rezola.