Lazkaoko EH Bilduk batzarra egingo du bihar
Jon Altolagirre batzarkideak azaldu ditu alderdiaren etorkizun hurbilerako lan ildoak.
Herri batzarrera deitu ditu EH Bildu alderdiak bere kideak eta jarraitzaileak, Lazkaon, herrika garatzen ari den programaren barruan. Bihar, ostirala, 18:00etan, Lazkaon kultur etxean elkartuko dira. Jon Altolagirre izango da hizlari, eta hurrengo hilabeteetako erronka politiko orokorrak jorratuko ditu. Era berean, herriko mahai berriaren aurkezpena egingo dute, etorkizun hurbilerako urratsak eta egitekoak finkatuko dituzte.