Mendi irteera Peña El Arco-Balzarrako begi ikusgarritik igarota
Idiazabaldarrek mendi irteera egingo dute igandean Araba inguruan. Bidean zehar Peña El Arco-Balzarrako begi ikusgarria zeharkatuko dute.

Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak irteera antolatu du igandean. 08:00etan abiatuko dira herriko plazatik. Txangoa Arabako Apellaniz-Apinaiz herritik abiatuta Izkiko mendietan zehar egingo dute. San Cristobaletik, Arburutik, San Justitik eta Peña El Arco-Balzarratik pasako dira.