N-1eko Legorretako irteera itxi egingo dute larunbatean, egunez
Ikaztegietako lotunea ere itxiko dute, Gasteizko noranzkoan, 8:00etatik 18:00etara.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, N-1eko Legorretako 428 eta Ikaztegietako 426 irteerak itxi egingo dituzte larunbatean, egunez, Gasteizko noranzkoan. Inausketa lanak egiteko itxiko dituzte lotune horiek, 8:00etatik 18:00etara. Gasteizko noranzkoan Legorretara iristeko errepide zaharra erabili beharko da.