Sagartxotx! egin ezazu sagar zukua familian
Familientzako tailerra antolatu dute larunbat honetan Igartubeiti baserrian, sagar zukua egiteko aukera izango dute haurrek.
Haurrak sagarrak zanpatzen pisoiarekin, gaur arratsaldean Igartubeitin egin duten festan. // Argazkia: Josune Zarandona Igartubeiti baserrian Gastromuseums Familia tailerra antolatu dute. Larunbatean egingo dute 16:30an, izen ematea 943 72 29 78 zenbakian egin daiteke eta 3 euroko balioa du ume bakoitzeko. Sagartxot! egin ezazu sagar zukua familian lelopean aurkeztu dute.













