Abian da Euskal Herriko XV. Mus Txapelketa
Final nagusia Zuberoan jokatuko da 2024ko martxoaren 23an, Altzain, eta Gipuzkoakoa Hernanin, martxoaren 9an. Datozen asteetan hasiko dira Goierrin herriz herriko kanporaketak antolatzen.
Dagoeneko abian da hamabosgarren urtez Euskal Herriko Mus Txapelketa. Aurten finala Zuberoara itzuliko da, eta Altzai herrian jokatuko da martxoaren 23an. Azarotik otsailera bitartean antolatuko dituzte herriz herriko kanporaketak, eta Gipuzkoako finala Hernanin izango da, martxoaren 9an.
Gutxi gorabehera Euskal Herri osoko 220 herritan jokatzen dira Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketak, eta azken urteetan gazte eta emakumeen parte hartzea indartzen ari da. Bikoteko 20 euro ordaindu beharra dago. Sarietara 50.000 euro baino gehiago bideratzen ditu Euskal Herriko Mus Federazioak, eta partaide guztiei eman diete oroigarri bana.
SARIAK
- Txapeldunak: Txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat. (*KARIBERA dena barne)
- Txapeldunordeak: Garai ikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia. (*KARIBERA dena barne)
- 3. bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat
- 4. bikote sailkatua: 500 euro eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
- 5.etik 8.era sailkatutako bikoteeentzat: 250 euro
- 9.etik 16.era sailkatutako bikoteentzat: 100 euro
- Herrialdeko finaletan Txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak…
- Partaide bakoitzarentzat elastiko bat parte hartzea eskertzeko.