EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

2023/11/10

Gaur landatu dituzte Legazpi loratzen egitasmoko margaritak

GizarteLab proiektuak bultzatutako belaunaldi arteko eskulan tailerretan egin dituzte herriko hainbat taldek, aurreko asteetan.

Legazpiko Udalak eta Lenbur Fundazioak bat egin dute Txillidaren jaiotzaren mendeurreneko ospakizunekin

Eric Galvez alkatea eta Agurtzane Elustondo Lenburreko kudeatzailea ospakizunen aurkezpenean izan ziren, asteartean. Txillidak lotura estua izan zuen Legazpirekin.

Marimurumendiko eta G2Hko dortsal guztiak agortu dira

Ehunmilak lasterketarako dortsalak gelditzen dira soilik. Izen ematea egiteko plataforman izandako gorabeherak konpontzeko lanean ari da antolakuntza.

Irakurzaletasuna eta sukaldaritza uztartzeko, Liburu Txiki Cook ekimena jarri du martxan udalak

Elkarte gastronomikoetako jarduera zabaltzea eta auzoetako bizitza handitzea dute helburu. Azaroaren 15ean Altamirako Altarte elkartean egingo dute saioa, eta abenduaren 13an Buztuntzako Argiberri elkartean. Izena liburutegian eman daiteke.

CAFek aparteko lan orduak konpentsatu beharko dizkie ehunka langileri

LAB sindikatuak jakinarazi duenez Lan Ikuskaritzak ebatzitakoa bete behar du enpresak.

Abian da Euskal Herriko XV. Mus Txapelketa

Final nagusia Zuberoan jokatuko da 2024ko martxoaren 23an, Altzain, eta Gipuzkoakoa Hernanin, martxoaren 9an. Datozen asteetan hasiko dira Goierrin herriz herriko kanporaketak antolatzen.

Iñaki Gurrutxaga
FERNANDO MARTINEZ. SEGURAKO NOTARIOA

«Notarioarena soslai polifazetikoa da»

Segurako notariotza txikia denez, hasiberrientzat plaza egokia dela uste du Martinezek. Segura eta inguruko herrietako bezeroek notarioari errespetu handia diotela kontatu du, eta gertuko tratua eskaini nahiko lieke.

Kerman Garralda Zubimendi (Gipuzkoako Hitza)

Legazpiko Udalak hiru peoi kontratatuko ditu

Sei hilabeterako kontratuak izango dira, lanaldi osokoak. Lanbiden eman behar da izena.

Moda desfilea, Beasainen aurki daitekeen eskaintza ezagutarazteko

Gernika pasealekuko frontoian egingo dute, bihar. Hamabi saltokik parte hartuko dute.

A. Vierbücher

Al Sejo errondaila eta Isidro Larrañagaren akordeoi orkestra, Azaroan Musikako hurrengo hitzorduak

Al Sejo talde kantabriarraren emanaldia bihar arratsaldean izango da, eta akordeoilariek igande eguerdian joko dute. Bi kontzertuak Latxartegi aretoan izango dira, dohainik

Asteburuan Goierrin zer?

San Martin jaiak Ataunen, Araman, Aginagan eta Astigarretan, San Martin feria Zegaman, antzezlanak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa