Maila nagusiko ‘kontsolamendu finala’, Zumarragan
Lau t’erdiko Eusko Label Txapelketa Nagusiak ere Goierri bisitatuko du. 3. eta 4. postuak zehazteko partida Zumarragako Beloki frontoian jokatuko dute Erik Jaka lizartzarrak eta Jon Ander Peña tolosarrak. Igandean, 17:00etan hasiko da jaialdia. Lehenengo Agirre-Eskirotz eta Salaberria-Erostarbe ariko dira, binaka.
Iraitz Zubizarretaren Promozioko finalari dagokionez, Tolosako Beotibarren bihar 17:15ean hasiko da jaialdia. Elezkano II.a-Rezusta eta Artola-Albisuren artekoa jarri dute aurretik, eta Alberdi II.a-Elizegi eta Exposito-Bikuña gero. Sarrerak 20 eurotik 35era bitartean ari dira saltzen.
ETB1ek emango ditu Zumarragako eta Tolosako jaialdiak.