Marimurumendiko eta G2Hko dortsal guztiak agortu dira
Ehunmilak lasterketarako dortsalak gelditzen dira soilik. Izen ematea egiteko plataforman izandako gorabeherak konpontzeko lanean ari da antolakuntza.
Atzo, 17:00etan, zabaldu zuten Ehunmilak ultra-trailerako, Goierriko Bi Handiak trailerako eta Marimurumendi maratoirako izen-ematea, eta azken bi horietako dortsalak denbora gutxian bukatu ziren. Denera 1.450 mendi-lasterkarik izango dute parte hartzeko aukera.
Izen emateetan gorabeherak
Bestalde, Ehunmilak ultra trail proiektua osatzen duten lasterketetan izena ematerako garaian gorabeherak izan zirela. Hala, ordainketa egin ahal izateko emaila jaso ez zutenek, gaur eguerdi aldean jaso beharko lukete. Oraindik mezu hau jaso ez dutenek antolakuntzarekin harremanetan jartzeko eskatu dute inskripzioak@ehunmilak.com epostara idatzita. Ondorioz, ordainketa egiteko epea 24 orduz atzeratuko da, astelehenean 18:00ak arte.