Moda desfilea, Beasainen aurki daitekeen eskaintza ezagutarazteko
Gernika pasealekuko frontoian egingo dute, bihar. Hamabi saltokik parte hartuko dute.
Beasaingo moda saltokietako salgaiekin pasarela egingo dute larunbatean. Ekimen berria da, Arrasateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko ikasleek egin dute proposamena, eta saltokiek eta Beasaingo Udalak babesa eman die, bertako merkataritzari bultzada emateko aukera moduan ikusi dutelako.
Moda desfilea bihar, larunbata, izango da, 19:00etan, Gernika pasealekuko frontoian. Bertan, herriko hamabi saltokik parte hartuko dute eta duten eskaintza ezagutzera emanez. Ondongoa da partaideen zerrenda: Truk, Xalo, Mirari, Vicuña, Anitz, Cortes, Ouka –irudian–, Arnedoko txokoa, Andreak, Urrezko haria, Imaz, Khaos eta Kea. Jantziak, osagarriak, oinetakoak eta optikako produktuak erakutsiko dira desfilean.
Zozketa
Moda desfilearen bukaeran udalerriko establezimenduetan erosteko bonuak zozkatuko dira. Parte hartzeko herriko establezimenduetan egongo diren kutxetan erosketa tiketa utzi behar dute izen deiturak eta telefono zenbakia jarrita.