Beasaingo moda, pasarelan
Herriko merkatariek saltzen dituzten arropak, oinetakoak, osagarriak eta beste atera dituzte, eta desfilea egin dute Gernikako Arbola pilotalekuan.
Moda desfilea egin dute gaur Beasainen herriko hainbat dendek. ARGAZKIAK: Tere Madinabeitia Beasaingo moda pasarelara atera dute gaur arratsaldean, Mondragon Unibertsitatea Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua egiten ari den ikasle talde baten ekimenez. Herriko saltokiek eta Beasaingo Udalak babesa eman die ikasleen proposamenari, bertako merkataritzari bultzada emateko aukera moduan ikusi dutelako.
Moda desfilea Gernika pasealekuko frontoian egin da, Bertan, herriko hamabi saltokik parte hartu dute eta duten eskaintza ezagutzera eman dute.Hauek dira parte hartu duten dendak: Truk, Xalo, Mirari, Vicuña, Anitz, Cortes, Ouka –irudian–, Arnedoko txokoa, Andreak, Urrezko haria, Imaz, Khaos eta Kea. Jantziak, osagarriak, oinetakoak eta optikako produktuak erakutsiko dituzte desfilean.













