373 goierritarrek bukatu dute Behobia-Donostia
Goierritar guztien artean bi ordiziar izan dira azkarrenak, Alex Oiarbide eta Izaro Rubio. Aramak eta Itsasok ez beste herri guztiek ezin dute ordezkariren bat proban.
Ia 30.000 lagun zeuden izena emanda atzo jokatu zen 58. Behobia-Donostia maratoi erdian, eta azkenean 24.000 pasa izan dira helmugara iritsi zirenak, horietatik 373 goierritarrak. Eskualdeko sailkapenei begira, bi ordiziar izan dira azkarrenak, Alex Oiarbide (14. postua sailkapen nagusian) eta Izaro Rubio (21. postua beteranoetan).
Korrika ez ezik, patinetan hiru goierritarrek parte hartu dute, eta baita gurpil-aulkian ere Zure irrifarra, nire indarra elkartearen ekimenez. Patinetan, Xabier Aranburu zumarragarra 24. postuan sailkatu da (00:48:41), Xuban Elgarresta gabiriarra 90. postuan (01:28:03) eta Itziar Zabaleta legazpiarra 126. postuan (01:30:25).
Aurrez izena emanda (83) eta helmugaratu gehien izan dituen herria Ordizia izan da (75), eta Arama eta Itsaso izan dira aurtengo Behobia-Donostian ordezkaririk izan ez duten Goierriko herri bakarrak.
Argazki bildumak Irutxuloko Hitzan, Oarsoaldeko Hitzan eta Bidasoaldeko Hitzan ikus daitezke.
GOIERRITARREN PODIUMA
Gizonezkoak
- 1. Alex Oiarbide (Ordizia). 01:04:42 (14. postua sailkapen nagusian)
- 2. Mikel Fernandez (Ezkio). 01:07:30 (35. postua)
- 3. Angel Vazquez (Lazkao). 01:08:31 (48. postua)
Emakumezkoak
- 1. Izaro Rubio (Ordizia). 01:26:56 (21. postua beteranoetan)
- 2. Uxue Ibañez (Gaintza). 01:28:03 (82. postua seniorretan)
- 3. Maria Ibañez (Gaintza). 01:30:25 (126. postua seniorretan)
HELMUGARATUTAKO GOIERRITAR KOPURUA HERRIZ HERRI
- Ordizia: 75
- Beasain: 69
- Zumarraga: 48
- Legazpi: 46
- Urretxu: 37
- Lazkao: 34
- Idiazabal: 17
- Legorreta: 11
- Zegama: 8
- Segura: 6
- Zaldibia: 4
- Altzaga: 3
- Gaintza: 3
- Mutiloa: 3
- Ormaiztegi: 2
- Zerain: 2
- Ataun: 1
- Ezkio: 1
- Gabiria: 1
- Itsasondo: 1
- Olaberria: 1