Ekain Imazen lehen entsegua Espainiako selekzioarekin
La Vila International Cup torneoko finalera sailkatu da Espainia, Kanadari 42-20 irabazi ondoren. Beasaingo errugbi jokalariak hirugarren partida du Espainiako selekzioarekin.
Espainiako errugbi selekzioarekin jokatu duen hirugarren partida –bigarren ofiziala– ondo gogoan izango du Biarritz taldeko Ekain Imaz jokalari beasaindarrak. Larunbatean La Vila International Cup torneoko Kanadaren aurkako partidan hasierako hamabostekoan aritu zen Imaz, eta 29. minutuan entsegu bikaina lortu zuen, 19-6koa jarriz markagailuan. Bigarren zatian ere lehiatu zen, eta 67. minutuan aldatu zuen Miguel Velasco entrenatzaileak.
Datorren larunbatean, hilaren 18an, jokatuko du Espainiako selekzioak finala AEBen aurka.
Honako txioak zabaldu zituzten Teledeporte kirol kateak eta Espainiako Errugbi Federazioak larunbatean bertan. Gazteleraz daude idazkiak eta audioak.
⚡️ ¡Un escapista anda suelto!
— Teledeporte (@teledeporte) November 11, 2023
Ekain Imaz logra este pedazo de ensayo para la @ferugby.
📲 DIRECTO | https://t.co/Al7vW7QDBy pic.twitter.com/rBRZ6YRkOz
¿Qué me decís del partido que hizo @ekain_imaz?
— España Rugby (@ferugby) November 12, 2023
ENORME 💪🏽🤩 #LoQueNosUne | #LeonesXV pic.twitter.com/d1OkaTbFu8