Goierriko Pentsiodunen elkarretaratzean 65 lagun izan dira, Lazkaon
Asteroko protesta eta aldarrikapen agerraldia egin dute, Lazkaoko azoka egunean.
Goierriko Pentsiodunak elkargoak Lazkaon egin du, gaur, pentsio duinen aldeko asteroko bilkura. Azoka eguna da Lazkaon, eta plazan egin dute protesta aldarrikapena. 65 bat lagun bildu dira. Ohikoa duten eran, pentsio “duinak” ziurtatzeko gutxieneko kopurua, eguneraketa mekanismoak eta horiek kudeatzeko Gizarte Segurantza sistema propioa aldarrikatu dituzte.