Iraitz Zubizarreta lau eta erdiko txapeldun bilakatu da azken tantoan
Julen Egigurenen aurka jokatu du finala igandean. Bigarren mailako txapela eskuratu du bigarrengoan. Igandean Zumarragan txapelketa nagusia jokatu da.
Iraitz Zubizarretak txapela eskuratu zuen lau eta erdikoan. Julen Egigurenen aurka jokatu zuen finala Beotibar pilotalekuan (Tolosa). Lehia estua izan zen, eta tanto baten aldera lortu zuen garaipena (21-22) ataundarrak.
Markagailuan Zubizarreta gainetik ibili zen hasiera batean, Egiguren kostata sartu zen partidaren dinamikan. Baina ondoren, Egigurenek ez zizkion gauzak erraz jarri eta partida azkeneko tantoan erabaki zen. 2021ean ez bezela, oraingo honetan, txapela Ataunera joan zen. Herritarrek harrera egin zioten.
Zubizarretak txapelketa zoragarria izan dela adierazi du bere sareetan, nahiz eta asko sufritu duen. Bizitzen ari den guztiagatik «pribilegiatua» sentitzen da eta oso eskertuta adierazi da bere jarraitzaileekin: «Eskerrak ematea besterik ez daukat beti aldamenean eduki dudan jendeari, ez atzo [herenegun] bakarrik, ibilbide osoan zehar».
Maila nagusiko kontsolazio finala Zumarragan jokatu zen, igandean. Peña II.-ak irabazi zion Jakari 22-19.