Iñaki Telleriak gabon giroko sukaldaritza ikastaroa emango du bihar Olaberrian
Eguberrietarako zenbait plater proposatuko eta prestatuko ditu, Arkupe elkartean, 17:00etan. Izena emateko azkeneko eguna gaur, asteartea, da.
Gabonetarako aproposak izan daitezkeen plater batzuk prestatzen erakutsiko du Iñaki Telleria sukaldariak, bihar asteazkena, Olaberrian. Patea, barazkiak eta itsas zapoa amerikar erara landuko ditu Ormaiztegiko Kuko jatetxeko arduradunak. Udalak antolatu du. Arkupe elkartean, bihar 17:00etan da ikastaroa. Izena emateko azkeneko eguna gaur asteartea da (kultura@olaberria.eus; 681 175 113).