Lazkaoko Lapke pilotari klubak Gipuzkoako hiru txapelketa irabazi ditu
Ezker hormako kluben arteko txapelketetan, senior mailako bi txapela eta kadeteen 1. mailakoa jantzi dituzte.
Lazkaoko Lapke pilota klubeko Beñat Senar ataundarrak eta Beñat Garmendia beasaindarrak irabazi dute Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, senior mailan, eskuz binaka. Larunbat goizean jokatu zuten finala, Beotibar frontoian (Tolosa). Soraluzeko Manex Balerdi-Ander Murua bikotea gainditu zuten (15-22).
Beste bi txapela ere ekarri dituzte. Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatutako beste final sortan, Lapkeko Oier Ibarluzea-Egoi Telleriak 2. mailako txapela jantzi dute (22-12), Azkoitiari irabazita. Kadeteen 1. mailan, Iñigo Alberdi-Martin Elolak (Lapke) atera dira txapeldun, finala Ataungo Oier Izagirre-Aetz Lopezen aurka irabazita (22-16).
Emaitzak:
Azaroak 11, larunbata, 10:30, Tolosa-Beotibar
- Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
INTXURRE (Aratz Irazustabarrena-Eneko Labaka) 22 TOLOSA 1 (Unai Amiano-Unai Albeniz) 11 - Eskuz binaka jubenilak, 1.maila:
INTXURRE (Mikel Iturrioz-Harkaitz Murua) 22 OIARPE 1 (Mikel Leonet-Manex Olaiz) 10 - Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko Maila: SORALUZE (Manex Balerdi-Ander Murua) 15
LAPKE (Beñat Senar-Beñat Garmendia) 22
Azaroak 11, larunbata, 16:30, Azkoitia-Gurea
- Eskuz binaka kadeteak, 1. maila: LAPKE 1 (Iñigo Alberdi-Martin Elola) 22 ATAUN (Oier Izagirre-Aetz Lopez) 16
- Eskuz binaka nagusiak, 2. maila: LAPKE 3 (Oier Ibarluzea-Egoi Telleria) 22 AZKOITIA 3 (Jon Oteiza-Alex Juaristi) 12