Moto gidari bat hil da bart N-1 errepidean, Ordizian
21:30 aldera gertatu zen ezbeharra, Gasteizko noranzkoan. 48 urteko gizon bat da hildakoa.
Moto gidari bat hil da bart N-1 errepidean istripu bat izan ondoren, Ordizian. Gasteizko noranzkoan zihoan atzo 21:30 aldera, eta istripua izan zuen Ordiziako zatian, N-1eko 420,8 kilometroan. Galtzadatik atera zen eta hesiaren kontra jo zen. Ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da Ertzaintza.
48 urteko gizona da hildakoa. Istripuaren berri izatean osasun zerbitzuak bertaratu ziren, baina errepidean bertan hil zen. Azkeneko lau egunetan bost pertsona hil dira Euskal Herriko errepideetan. Horietatik hiru motor gidariak ziren.