Nerea Ibarzabalek sortutako Scape Room-a, abenduaren 8an, 9an eta 10ean Zumarragan
Abenduaren 8an, 9an eta 10ean Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak sortutako 17. logela Ihes Gelan (Scape Room) aritzeko aukera izango da Zumarragako Euskal Herria plazan. Ekintza 16 urtetik gorakoei zuzendua dago. Abenduaren 8an 17:00etatik 21:00etara arituko dira eta 9an eta 10ean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Izena emateko, sakatu hemen.
Ekitaldi hori Euskaraz Barra-Barra egitasmoaren barne antolatu da eta Goierri garaiko udalen babesa du. Euskaraz Barra-Barra Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortu dute eta euskararen lurralde guztietara zabaltzen ari da.