Zaintza publiko komunitarioari buruzko mahai ingurua antolatu du EH Bilduk, biharko
Hernaniko eta Zestoako lanketak azalduko dituzte bertako alkateek. 18:30ean izango da, D'elikatuzen.
Ordiziako EH Bilduk zaintza publiko komunitarioari buruzko mahai ingurua antolatu du biharko. Mikel Arregi Zestoako alkateak eta Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak parte hartuko dute. Bakoitzak bere herriko esperientzia partekatuko du eta egin daitezkeen lanketak azalduko ditu. Nerea Eliasek moderatuko du saioa. Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko dute. 18:30ean izango da, D’elikatuzen. Herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera.