Zaldibian ‘Aita Mari’ erreskate ontziaz hitz egingo dute gaur
Udaletxepeko herri aretoan da hitzaldia, gaur asteartea 18:00etan.
Mediterraneoan pertsona migratzaileak uretatik erreskatatzen ari den Itsas Salbamendu Humanitarioa elkartearen Aita Mari ontziaz eta proiektuaz hitzaldia izango da, gaur, Zaldibian. Erreskatea eta migrazio arrazoiak genero ikuspegitik gaia landuko dute GKE horretako kide Amaia Iguaranek eta Leire Motrikok. Zaldibiako EAJk antolatu du hitzaldia, eta 18:00etan hasiko da, udaletxepeko herri aretoan. Euskaraz eta gaztelaniaz izango da.