Zeraingo Udalak sei hilabeteetarako lan-eskaintza bat atera du
Diru laguntza teknikari bat behar du udalak administrari lanak egiteko.
Diru laguntza teknikari bila dabiltza Zerainen, administrari lanak egiteko. Sei hilabeteetarako postua da. Izen ematea zabalik dago Lanbideren bitartez, baita udalarekin harremanetan jarrita ere. Zeraindarrek lehentasuna izango dute lan postua lortzeko garaian. Hala ere, lan-eskaintzan edonork eman dezake izena.