Dominika txabola datorren denboraldiko prest
Goierriko lau herrik eta Arabako bik dute Arabako eta Gipuzkoako Partzuergoaren jabetzako den txabola erabiltzeko eskubidea. Auzolana egin dute.
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak jakinari duenez, atzo, azaroak 14, sei lagun auzolanean elkartu ziren Dominika txabolan hainbat mantenu lan egiteko.
Batetik, orain hiru aste basoan botatako eta txabolara gerturatutako enborrak txikitu zituzten, eta tximinia eta eta teilatua ere garbitu zituzten, besteak beste. “Datorren denboraldirako txabola prest dago berriro”, nabarmendu du.
2012ko apiriletik erabilgarri
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoa sei udalerrik osatzen dute, Goierriko lauk eta Arabako bik: Idiazabal, Segura, Zegama eta Zerain; eta Asparrena eta Donemiliaga. Herri bakoitzak hamabost eguneko epean erabil dezake, urtean lau alditan. 2012ko apiriletik dago erabilgarri.
Dominika Arrizabalaga Azurmendi artzainarengandik (Zegama, 1915 – Legazpi, 2015) datorkio izena txabolari.