Errigoraren udazkeneko kanpainan 14.000 saskitik gora
Errigorak '10 urte bete-bete' goiburupean urrian abiatu zuen kanpainaren datuen berri eman du. Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzara 185.000 euro bideratuko dira.
Errigorak udazkenero abian jartzen duen Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainaren datuen berri eman du gaur. Hamargarrena izan da aurtengoa, eta 10 urte bete-bete lelopean abiatu zuen kanpaina urriaren 20an.
Denera 14.000 saski baino gehiago eskatu dira, eta horrenbestez 185.000 eurotako ekarpena egingo zaio Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari. Hamar urteak aintzat hartuta, bi milioi eurokoa izan da euskalgintzari egin zaion ekarpena.
Buñuelen (Nafarroa) aritu da egunotan Euskal Herriko luze-zabalean banatuko diren kutxak prestatzen, eta datozen asteetan iritsiko dira eskaera leku guztietara.