Lierni Armendariz Martuteneko kartzelatik irten da
Lierni Armendariz preso beasaindarrak baldintzapeko askatasuna lortu du. 22 urte egin ditu preso, ETAko kide izatea egotzita
Lierni Armendariz Gonzalez de Langarika preso beasaindarra baldintzapeko askatasunean geratu da gaur, Etxeratek jakinarazi duenez. Martuteneko espetxean zen. 22 urte egin ditu preso.
2001. urtean atxilotu eta espetxeratu zuten, ETAko Bartzelona komandoko kidea izatea egotzita. Geroztik, Pontevedrako (Galizia) A Lama, Leongo (Espainia) Mansillakoan eta Kantabriako (Esapainia) Dueson izan da preso. Martutenera hurbildu zutenean hirugarren gradua proposatu zuen bertako Tratamendu Batzordeak eta onartu egin zuen Lakuako Justizia sailak. Fiskaltzak, baina, helegitea aurkeztu zuen, iazko udan.