‘Movember Comedy’ saioan umorezko bakarrizketak, etzi
Hiru umoregilerekin, Movember Comedy bakarrizketa ekitaldia osatuko dute, ostiralean, Lazkaon. Areria antzokian 20:00etan hasiko da ikuskizuna. Sarrerak 10 euro balio du, eta Lazkao.eus webguneko txarteldegi digitalean eros daitezke aurrez.
Goierri Moherri taldeak antolatu du saioa, Movember Fundazioarentzat diru iturri izateko. Jon Plazaola aktore urretxuarra, Jon Martinez Txiki eta Kike Biguri beasaindarra ariko dira oholtzan, umorezko bakarrizketa kontatzen.