Ostiralean inauguratuko dute Ortzadar Ordizia XIV. argazki erakusketa
19:00etan izango da inaugurazioa. Abenduaren 5era arte egongo da ikusgai, Barrena kultur etxean.

Urtero bezala, aurten ere antolatu du Ortzadar Ordiziako Argazki Elkarteak argazki erakusketa. Hamalaugarren edizioa izango da. Ostiralean inauguratuko dute, 19:00etan, Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan. Abenduaren 5era arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara. Elkarteko kideek urtean zehar ateratako argazkiak dira.