Zaintzen inguruko solasaldia izango da larunbatean, D'elikatuzen
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin lotutako solasaldia da. Zaintza lanak izango dituzte hizpide, 11:00etatik aurrera. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera.
Zaintzen inguruko solasaldia izango da larunbatean, D’elikatuz aretoan, 11:00etatik aurrera. Osiñe eta Kimetz talde feministek eta Ordiziako Koordinadora Feministak antolatutako saioa izango da, azaroaren 30eko greba feminista orokorraren deialdiarekin lotuta. Zaintza lanak izango dituzte hizpide, eta gaiari ertz ezberdinetatik helduko diote. Nork zaintzen du Ordizian?, edo zer aurpegi du zaintzak? galderei erantzuten ahaleginduko dira. Solasaldi irekia da, eta herritarrak deitu dituzte parte hartzera.