Argazki rallyko sariak larunbatean emango dituzte Ataunen
Urriaren lehenean ibili ziren argazkizaleak erretratuak ateratzen, eta orduan aurkeztutakoak behatu ondoren, sari ematea egingo dute.
Ataungo argazki rallyko iazko sarituak. /Hitza Ataungo 19. Argazki Rallyan urriaren 1ean aritu ziren argazkizaleak lanean. Orduan aurkeztutako emaitzak baloratu ondoren, larunbatean banatuko dituzte sariak. Herri Antzokian egingo dute ekitaldia, 12:00etan hasita. Aurrena, partaide guztien lanak proiektatuko dituzte pantaila handian, eta ondoren sariak emango dituzte, sailkapen nagusikoak eta herrikoak.

Ataungo argazki rallyko iazko sarituak. /Hitza













