CAFeko langileek giza katea egin dute Beasaingo kaleetan
'Hitzarmena edukiz bete!' lemapean ehunka langile atera dira kalera.
CAFeko langileek mobilizazioei heldu diete gaur ere, eta giza katea egin dute lantegitik abiatuta, Beasaingo kaleetan, Hitzarmena edukiz bete! lemapean. Ehunka langile atera dira kalera. Iragan urriaren 26an hasi zituzten mobilizazioak, sindikatu guztiek hala adostuta. Ordutik, astearteetan eta ostegunetan egin dituzte lanuzteak. Enpresaren zuzendaritzaren aldetik “urratsak eman ezean, mobilizazioekin jarraitzea” bozkatu dute langileek.