Goierriko Pentsiodunak ere Gasteizko manifestazioan izan dira
Gaur izan da manifestazioa, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Bertan elkartu dira Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako pentsiodunak.
Goierriko Pentsiodunek bat egin dute gaur Gasteizen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako manifestazioarekin. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako pentsiodunak elkartu dira bertan, goizean, pentsio duinak eskatzeko, eta tartean izan dira autobusean joandako goierritarrak ere. Eusko Jaurlaritzaren parean egin dute protesta 2.600 bat pentsiodunek, besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak ezartzeko eskatzeko.
Astelehenean, 11:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian egingo dute elkarretaratzea.