Liburuei buruz bideoak eskatu dituzte Lazkaon, Azaroaren 25ari begira
Booktrailer sariketa antolatu du udalaren Berdintasun sailak. Liburu zerrenda batetik bat irakurri, eta hari buruz ekoitzi behar da bideoa. Feminismoa da gaia. Aurkezteko epea, azaroaren 27a.
Liburuak iragartzeko bideo edo booktrailer lehiaketa antolatu du Lazkaoko Udalaren Berdintasun sailak. Azaroaren 25eko emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren harira da, eta haurrek, gazteek zein helduek parte har dezakete.
Bideoak aurkezteko epea azaroaren 27ra artekoa da. Liburu bat aurkezteko edo iragartzeko erabiltzen den ikus-entzunezko formatua da booktrailerra, eta bideogintzan murgilarazi nahi dituzte partaideak.
Gaia zehatza da: «Feminismoa, tratu onak eta bizikidetza». Bideoak berdintasuna@daiteke.com helbidera bidali behar dira. Liburu zerrenda bat jarri dute.
Lehiaketa 12 urtetik gorakoen eta behekoen artean bereizi dute, eta maila bakoitzean bina sari emango dituzte. Lazkaoko saltoki txikietan gastatzeko 120 euroko erosketa-bonuak dira lehenengo sariak, eta 80 eurokoak bigarrenak.
Liburua honako zerrendatik aukeratu behar dute:
12 urte artekoek:
1. Derrigorrez, musurik ez. Maite Canall.
2. Hamaika andere ausart. Xosé Manuel González. Pamiela
3. Jonek Jone izan nahi du. Dani Martirena, Ana Ibañez. Liburu iletsuak.
4. Mari Joseri zergatik deitzen diote Joxe Mari? Seve Calleja. Elkar
5. Munduko karramarrorik ertainena. Uxue Alberdi Estibaritz. Begiko
6. Nire tutua. Zazu Navarro. Minis
7. Txanogorritxu eta otso beltxu. Kukuxumuxu. Ttarttalo
9 urtetik gorakoentzat:
1. Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi. Nunila López Salamero. Txalaparta.
2. Markos Kantinera. Patxi Zubizarreta . Elkar
3. Norak suhiltzaile izan nahi du. Arantxa Iturbe. Elkar.
4. Pippi Kaltzaluze. Astrid Lindgren. Xaguxar.
5. Lolaren bizikleta. Alba Barbe I Serra. Bellaterra Edicions
Hamabi urtetik gorakoek:
1. Casillas, Elizabeth. Emakume guztiok. Astiberri, Mundubat, 2020
2. Iguaran, Oihana. Hormak. Elkar, 2021
3. Lienas, Gemma. Carlotaren egunkari morea. Erein, 2004
4. Osoro, Jasone. Ezekiel. Elkar, 2009
5. Osoro, Jasone. Jara, bikiak eta bikoteak. Zubia, 2005
6. Usandizaga, Aintzane. Esther Ferrer eta denbora :(ia) guztia moztu eta itsats daiteke. Pamiela,
2022
Adina: 14tik gora
1. Arana, Aitor. Maitasun sua. Ibaizabal, 2013
2. Calo, Teresa. Marta ispiluaren aurrean. Elkar, 2012
3. Ende, Michael. Momo. Begiko, 2019
4. Guerrero, Andres. Maitasuna zailegia da. Begiko, 2018
5. Osoro, Jasone. Festa. Elkar, 2021
Adina: 16tik gora
1. Aspiazu, Ainara. Utzi azalari: Dobera Euskal Elkartea, 2022
2. Jaio, Karmele. Aitaren etxea. Elkar, 2019
3. Lertxundi, Anjel. Zoaz infernura, laztana: Alberdania, 2018
4. Miner, Kattalin. Moio – gordetzea ezinezkoa zen: Elkar, 2019
5. Txoperena, Maddi Ane. Ez erran inori. Elkar, 2022
6. Bilbao, Leire. Etxeko urak: Susa. 2020
7. Urretabizkaia, Arantxa. Bidean ikasia: Pamiela, 2016