Txistulari gazteek Danboligenak topaketa egingo dute larunbatean Legazpin
Egun osoko festa izango da. Txistu doinuez gain, Sustraiak eta Korosti dantza taldeen emanaldiak ere izango dira, eta topaketari amaiera emateko, Kittu erromeria taldearen kalejira. Azaroan Musika zikloaren barruan kokatzen da, baita igandean Latxartegin Sugaar Ensemble haize boskoteak egingo duen kontzertua ere.
Legazpin ez dago txistulari eta danbolintero gazte askorik, baina Euskal Herri osotik iritsitakoek herriko kaleak beteko dituzte larunbatean, Danboligenak topaketaren aitzakiarekin. Goiz Deia txistulari bandak eta Euskal Herriko Txistulari elkarteak gonbidatuta elkartuko dira, Azaroan Musika egitarauaren barruan antolatutako egun osoko festan.
Topaketa horren helburu nagusietako bat txistulari gazteen arteko harremana sustatzea da, belaunaldien arteko jarraitutasuna bermatzearekin batera. Orain arte ez dira topaketa asko egin 2019an hasi zirenetik, Azkoitian eta Bilbon egin dituzte.
Legazpin, egun osoko festa
Egun osoko ftxistu festa izango da larunbateko Danboligenak. Hegialde inguruan hasiko da, 09:00etan elkartu ondoren, eta hortik aurrera, ekitaldi sorta luzea izango da. 09:30ean, kalejira hasiko da, herrian zehar, eta 11:00etan partaideei ongietorria egingo diete udaletxean. Hamaiketakorako tartea hartuko dute ekitaldi ofizial hori amaitutakoan, eta ordu erdira, Jagoba Astiazaranek eta Iñar Sastrek gidatuta, Arineketan tailerra egingo dute, proiektu musikal baten sorkuntza prozesuaz.
Goizeko lanak amaituta, bazkaria izango dute Aitxuri jatetxean txistulari eta danbolintero gazteek, eta 17;30ean plazan jarri due hitzordua, kontzertua emateko. Bertan Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako dantzariek ere parte hartuko due.
Legazpiko Danboligenak festa amaitzeko, erromeria ibiltaria izango da Kittu taldearekin, 19:00etatik aurrera, hori ere dantzariekin batera.
Haize boskotea igandean
Azaroan Musikak igandean izango du jarraipena, Sugaar Ensemble haize boskoteak Latxartegi aretoan 12:03ean egingo duen kontzertuarekin. Sarrera doan izango daEneko Iriarte (klarinetea), Nagore Larrion (zeharkako xirula), Mikel Albistur (oboea), Eider Gaztañaga (tronpa) eta Iñaki Iraola (fagota) dira Sugaar Ensemble.
Igandean egingo duen kontzertuak, “Parisera eta Frankfurtera bidaiatzeko aukera” eskainiko du, “beti gure Euskal-Herri maitea ahaztu barik”. Musika estilo oso desberdinekin, “Euskadiko baita atzerriko konpositoreak ere disfrutaraztea da helburua”.
Hona eskainiko duten egitaraua:
· Trois Pieces Breves, Jacques Ibert (1890-1962)
· Metrosol, Beatriz Arzamendi (1961-)
· Kleine Kammermusik, Paul Hindemith (1895-1963)
· Europa, Teresa Catalan (1951-)
· Quienteto Vasco, Tomas Aragues. (1935-2022)