Aralarko Ibilaldi Magikorako sarrerak azaroaren 22an jarriko dituzte salgai
Ibilaldia abenduaren 23an izango da, bi txandatan. Jentilbaratza elkartearen webgunearen bidez erreserbatu behar dira sarrerak.
Azaroaren 22an jarriko ditu salgai Jentilbaratza elkarteak Aralarko Ibilaldi Magikoan parte hartzeko sarrerak. Elkartearen webgunean egin behar dira eskaerak, baina egunean bertan Lizarrustiko parketxean ordainduko dira erreserba agiria erakutsiz. Aldiko sei sarrera hartu ahal izango dira gehienez. Sarrerak lau euro balio du.
Ibilaldia abenduaren 23an izango da, 200 ikusleko bi txandatan (10:00etan eta 10:30ean). Hirugarren txanda bat ere egingo dute, baina hori Ataungo eskola umeentzat izango da soilik.