Beasaingo San Silvestrean izena emateko epea zabaldu dute
Beti-Bizi elkarteak antolatzen duen probaren 48. edizioa Urtezahar egunean jokatuko da, 12:00etan hasita. Hamar euro ordaindu behar da.

Beasaingo Beti Bizi Elkartearen Kultur Batzordeak jakinarazi du Beasaingo 48. San Silvestre proban izena emateko epea zabalik dagoela. Bi webguneren bidez apunta liteke: rockthesport.com eta beasain.eus. Hamar euro ordaindu behar da.
Urtezahar egunez jokatuko da proba, 12:00etan hasita. Diru-sari potoloak daude lehen sailkatuentzat.