Oilasko errea eta euskal kantak Euskal Oilasko Festan
Euskal Oilasko Festa ospatuko dute larunbatean 17:30etatik 21:00etara bitarte. Oilaskoa ez da faltako afaltzeko.

Larunbatean Euskal Oilasko Festa ospatuko dute zegamarrek 17:30etatik 21:00etara bitarte. Euskal kanta eta musika izango dute herriko plazan. Abestitik abestira oilaskoak erreko dituzte. Oilaskoa aurrez enkargatu beharko da eta 10 euroko balioa izango du.