Trebatze saioa euskara eta inteligentzia artifiziala uztartzeko
Gaitu egitasmoak euskara eta inteligentzia artifiziala uztartzea ditu helburu. Itsasoko herritarrei haien ahotsak batzera animatzen die.
Inteligentzia artifizialak badirudi dena dakiela eta gauza guztien erantzuna duela, baina oraindik badirudi euskaraz ez dela oso ongi moldatzen. Itsason larunbat honetan, Gaitu egitasmoaren trebatze saioa egingo dute, Ganbara aretoan, 19:00etatik 20:00etara bitarte. «Inteligentzia artifizialak euskaraz egin dezan, erronka handi batean aurkitzen gara».
Makina eta gailuek euskaraz jarduteko edo behintzat jakiteko, aurretik horiei ere erakutsi behar zaie. Horrek bere lana dakar, «milaka ahots behar dira eta milaka grabazio ordu euskaraz». Horretarako sortu dute ekimenaren trebatze saioa, herritarrei egitasmoaren berri emateko eta, era berean, kontzientziatzeko. Izan ere, antolatzaileek ahotsen datu-basea guztion artean sortzea animatzen dituzte. «Batu ditzagun gure ahotsak».