Zeraingo frontoian talo eta gaztaina jana egingo dute
Basarte guraso elkarteak talo eta gaztaina jana antolatu du larunbat honetan herriko frontoian, 18:30ean.

Negu garaian, hotz giroan, epeltasunean sartzeko, talo eta gaztaina jana egingo dute zeraindarrek larunbat honetan. Herriko frontoian elkartuko dira arratsaldean, 18:30ean. Ekimenaren antolatzaileak Basarte guraso elkartekoak dira.