Azaroaren 25ari begira, kolore moreaz argiztatu dute Legazpiko udaletxea
Legazpiko Udalak bat egin du horrela Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunarekin.
Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Legazpiko udaletxea egun horren ikur den kolore moreaz argiztatuko aste osoan zehar.
Legazpiko Udalak bat egiten du horrela azaroaren 25eko aldarrikapenekin. Larunbatera arte egongo da horrela argiztatuta udal eraikina.