Santa Zezilia kontzerturako sarrerak Kultur Etxean jaso daitezke
Larunbatean izango da, Urbeltz pilotalekuan, 19:00etan, Goiz Deia txistulari banda, Santikutz abesbatza, Alaitasuna errondaila eta Legazpi Musika Bandaren partaidetzarekin. Sarrerak doan dira.
Azaroan Musika zikloko hitzordu handiena da Santa Zezilia kontzertua, eta larunbat honetan izango da, 19:00etan, Urbeltz pilotalekuan. Sarrerak doan da, baina Kultur Etxean jaso behar dira ostiralera arte, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Kontzertua hasi baino lehen ere jaso daitezke, Urbeltzen bertan, 18:00etatik aurrera.
Santa Zezilia kontzertuan, ohi bezala, herriko talde nagusiek parte hartuko dute, hau da, Goiz Deia txistulari bandaj, Santikutz abesbatzak, Alaitasuna errondailak eta Legazpi Musika Bandak.
Bihar, Doinuako ikasleen kalejira
Santa Zezilia eguna edo musikarien zaindarien eguna bihar da, eta Legazpin ospatuko da. Doinua Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek ohiko kalejira egingo dute Kale Nagusian zehar 17:00etan hasita, eta 17:30ean ekitaldi bat egingo dute Azokan. Amaieran, txokolatea banatuko dute.