Pilotarako lanaldia murriztu beharko duen ingeniaria

Ingeniaritza ikasia, ingeniari lanetan ari da Beñat Senar, gaur egun. Idiazabalgo Ampo kooperatiban dihardu. Lanaldia murriztu beharko du orain, pilota profesionalarekin uztartzeko.
Lagin modura, atzoko eguna, zer datorkion ikusteko: 14:00ak arte lan egin, GOIERRIKO HITZArentzat argazkiak ateratzera Zelai frontoira zuzenean joan, 14:30ean beste hedabide batentzat elkarrizketa telefonoz egin, 16:00etarako ETBra argazki saio batera, eta 18:00etan mediku azterketa.