Bertako ikerlariak eta ekintzaileak, Azaroa zientziaroan

Azaroa zientziaroa zikloan, bihar, ostirala, bertako ikerlariak eta ekintzaileak izango dira gonbidatuak. Maria Elzaurdi (Lortek), Iker Markinez (Kaxola) eta Biziola proiektuko ordezkariak izango dira. Beasaingo Igartzako jauregian izango da, 19:00etan hasita.