CAF lantegiko atariaren eraisketaren azken fasea
Zutik geratzen zen eraikin zatia behera botatzen ari dira. Segurtasunagatik, errepidea itxi dute ibilgailuentzat.

Gaur 12:30ak aldera geratzen zen eraikin zatia. // Ariane Vierbücher
Beasaingo CAF enpresako ataria historiara pasatzear da. Eraisketa lanen hirugarren fasean, zutik geratzen zen eraikin zatia behera botatzen ari dira. Argazkian ikusten dena, gaur, arratsaldeko 12:30ak aldera geratzen zena zen. Hondea-makinek, eguraldiak emandako tregua baliatu dute, lanekin aurrera egiteko. Lantegira sartzeko pasarela zaharra ere botako dute egunotan.
Segurtasunagatik, errepidea itxi dute ibilgailuentzat.