Euskadi Turismo saria jaso du Goiturrek
Helmuga arduratsu eta jasangarria kategorian lortu du saria Goierriko Turismo elkarteak.
Goitur Goierriko Turismo enpresak Euskadi Turismo saria jaso du. Atzo iluntzean izan zen sari banaketa, San Telmo Museoan ospatutako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Galan. Helmuga arduratsu eta jasangarriaren kategorian lortu du saria.
Euskadi Sarien helburua gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jardueren bidez ekimen arduratsu eta jasangarriak gauzatu dituzten eskualdeko edo tokiko turismo erakundeak saritzea da.
Sari banaketan izan ziren Goierri ordezkatzen Goitur-eko Niko Osinalde eta Ion Ubide, Izarra Urdalleta Segurako alkatea, Adur Ezenarro Ordiziako alkatea eta Maitane Alvarez Ordiziako alkateordea.