'Rif 1923' erakusketaren bisita gidatua Zaidani adituaren eskutik
Bisita datorren azaroaren 28an izango da, 18:30ean hasita Zumalakarregi museoan.
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak Rif 1923. Eutsaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak izeneko erakusketa ireki zuen udan. Urretxuko Udalarekin elkarlanean gauzatutako proiektua izan da. Aldi baterako erakusketa honetan Eustaquio Berriochoa urretxuarrak pasa den mendeko 20. hamarkadan Rif-eko gerran (Maroko) aterako argazkiak erakusten dira.
Ahmed Zaidani historiazale marokoarraren aholkularitza izan zuen Zumalakarregi museoak erakusketa antolatzerako orduan. Orain, datorren azaroaren 28an, bisita gidatua eskainiko du gaiaren inguruko ezagutza eta lekukotza ezagutarazteko helburuarekin. Bisita gidatuari 18:30ean emango zaio hasiera, Zumalakarregi mseoan bertan.
Museotik gogorarazi dutenez, datorren asteartekoaz gain, hainbat ekimen antolatu dituzte erakusketa ireki zenetik: Mikel Alberdiren Afrikako gerra (1859-1860) eta Rifeko Lehenengo gerra (1893-1894) hitzaldia, riftar gizartearen historiaren solasaldia AZRAF, Euskal Herriko etorkin marokoarren elkarteko hainbat ordezkarirekin, eta Afrikako gerrari (1859-1860) buruzko bertso kantaldia Aitor Bizkarra bertsolaria eta Paul Beitia eta Gari Ortiz de Villalba musikariekin.